XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teresa jakintsuaren otoitz mandatu lau ta goitarra datorkigu, ta guri ulertu eragin gura dausku Jainkoak barne-otoitza egiteko gogoz beteten dauan arimeari egiten dautson mesede ikaragarriak...; nire ustez gogozko otoia ezta ba besterik adiskide modu bat baiño, ta onetan sarri egon oi gara, bakarrik, maite gaitula dakigun Aregaz autuan ().

Labur: auxe da Jesus'en Teresa deunak, Eleiz-Irakasleak, guretzat dakarren mandatua; entzun daiogun, geure-geure egiñik.

Aita Santuak gero, espaiñeraz, jarraitu eban.

Beste gauza bi gaiñeratu bear doguz oindiño, gora aundikoak gure eritxiz.

Lenengo gogoan artu bear dana: Emakumetan Avila'ko Teresa deuna da Eleizeak Irakasle (maixu) titulua emoten dautson aurrenena, ta au Paulo deunaren itz zorrotzok aztu barik: Emakumeak begoz ixillik eleiz batzarretan (); eta onek esan nai dau, gaur be, emakumea ez dagoala Eleizan erakutsi ta ardurazko egitekoetan esku artzeko deitua.

Urratu ete da, orduan, Apostoluaren agindua?.

Argi ta garbi erantzun daikegu: ez.

Egi-egiaz ezta irakatsizko jerarki egitekoak beragaz daroazan titulu bat; baiña era berean nai dogu, onek ez dauala ezelan be adierazten emakumeak Jainko-erriaren altzoan daukan arlo gain-gaiñekoa ezetsi ta aintzat artzen ez dogunik.

Besterik da; bera be, bateoaren bitartez Eleizearen soin-atal egitean, eleiztar guztiak daben apaizkunde orren zatikide da, ta onek gai egiten dau, ta beartu be bai, Jainkoagandik Eleizearen bidez artu eban fedea gizonen aurrean autortzeko ().

Eta fede atontze orretan, emakumerik asko, gaillur gorenengoetara elduak dira, euren aotiko itzak eta idatziak neba-anaian argi ta zuzendari izateraiño eldu be.

Egunero Jainko-ikutu barrukoan janaritutako argia, baita otoitz mistikuaren erarik jagienetan be; Sales'ko Frantzisko deunak diñoanez, onetara dabe aparteko sena ta trebetasuna.

Bizi-modu arrigarrian bizi egiñiko argia, gizasemeen on eta zerbitzurako.